Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile
Nagore Elu

@nagoelu

ID: 398300098

calendar_today25-10-2011 21:25:45

14 Tweet

54 Takipçi

39 Takip Edilen

Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile Photo

1. “Angelman sindromearen oinarriak argitzen, UBE3Aren aurkako funtzioa duten deubikitinasak identifikatuz”. Gure burmuinean superheroi talde bat ongizatea mantentzeaz arduratzen da; beraiei zor diegu gure osasun ona. Aurkeztu ditzagun Tesi honetako protagonistak! #txiotesia6

Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile Photo

2. UBE3A. Burmuineko superheroi zaindaria dugu. Herriaren ongizateaz arduratzen da; bera gabe, kaosa gailentzen da. Angelman sindromedun banakoen burmuinean arazo bat dugu, UBE3A ez da inondik ageri. #txiotesia6

Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile Photo

3. Ubikitina. Txikia baina oso boteretsua, ukitzen duen guztia suntsitzeko gai da. Aginduak betetzeko jaio da. Baina okerreko gidarien aginduetara, arrisku handia dauka! #txiotesia6

Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile Photo

4. Deubikitinasak. UBE3Ak ezarritako ordenaren aurka diharduen talde handia. UBE3Aren faltan, ubikitinaren gidari bakarrak bilakatzen dira, eta hori aprobetxatuz, burmuineko kaosa areagotzen dute. Talde handi honen burua identifikatu dugu: USP9X. #txiotesia6

Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile Photo

5. WP1130 farmakoa. USP9X deubikitinasari aurre egiteko gaitasuna daukan pertsonaia bakarra. Beraren laguntzarekin USP9X menperatu, deubikitinasek sortutako kaosa gutxitu eta UBE3Ak utzitako ordena mantendu ahal izango dugu! #txiotesia6

Nagore Elu (@nagoelu) 's Twitter Profile Photo

6. Farmakoak USP9X inhibitu eta Angelman sindromearen sintomatologia hobetu ahal dezake? Bide onetik goaz! Ozpin-euli ereduen sintomak hobetu ahal izan ditugu. Beraz, UBE3Aren aurkako deubikitinasak inhibitzea planteatzen dugu estrategia terapeutiko bezala. #txiotesia6