Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile
Mikel Garcia Idiakez

@mikelgi

Batez ere gizarte gaiez eta hezkuntzaz aritzen naiz @argia-n: labur.eus/wyEFC Bloga ere badaukat blogak.argia.eus/mikel-garcia/

ID: 56963315

calendar_today15-07-2009 08:22:17

8,8K Tweet

2,2K Followers

737 Following

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Kontziliatzeko haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea, Espainiako ministroaren proposamena "Soluzioa ez da zaintza instituzioei 24 orduz delegatzea, baizik eta lan-politikak malgutzea eta humanizatzea, gurasoak seme-alabekin gehiago egoteko" argia.eus/albistea/kontz…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea ere ditu xede argia.eus/albistea/derri…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen "Eskola batzuetan hizkuntza eredua aldatu dute eta gainerako guztia berdin gelditu da. Guk iparra garbi genuen: auzoko eskola izateko, auzoko familiak erakarri behar genituen" argia.eus/argia-astekari…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Debako liburutegiak "espazio mugatua" duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko Baina harrigarria da, "denen beharrei erantzuteko" espazio antolaketa horretan haurrak direla kaltetu bakarrak, haientzako baino ez direlako debekuak argia.eus/albistea/debak…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

"Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan" Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Legebiltzarrean. Ikastetxeetan mugikorra debekatzea eskatu duen Altxa Buruarekin hitz egin dugu: argia.eus/albistea/hezku…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Irakasleen jakintza kontuan hartzea, klaustroen autonomia bermatzea, IKTen "uneoroko erabilera" sustatzen duten planak geldiaraztea eta ikasgelan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak aztertzea HezkuntzArteak manifestua aurkeztu du 👉 argia.eus/albistea/hezku…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Zer gertatu da DBH 2n? EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi dute ebaluazio arduradunek 👉 argia.eus/albistea/zer-g…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Olinpiada Filosofikoa 👉argia.eus/albistea/12-18…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. "Kanpoan jolastea inportantea da" argia.eus/albistea/haur-…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Atzo Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, grebara deituta daude EAEko hezkuntza publikoko irakasleak argia.eus/albistea/jaurl…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan "Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik" 👉 argia.eus/albistea/iraka…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? 👇 argia.eus/argia-astekari…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari argia.eus/albistea/ikasg…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Batez beste, adinez gero eta nagusiago bilakatzen gara ama eta aita, hala diote datuek. Biologiari aurre hartu diote ugalketa teknikek, baina guraso zahar ugariko gizartea izatearen inguruan gogoetatzea falta dela iritzi dionik bada argia.eus/albistea/seme-…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina gure semearen eskolan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute argia.eus/albistea/eskol…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

Mezu onbera, prefabrikatu eta hipermastekatuen haur literatura ugaritu den honetan, batzuetan umeak gainbabesten ditugun garaiotan, askatasunerako leihoa da Pippi Kaltzaluze, haurtzaroko motxila emozionalaren baitan eraman beharko genukeen literatura argia.eus/albistea/pippi…

Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 's Twitter Profile Photo

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. “Oso larria da kudeaketa eredu posible gisa planteatzea umeen aurkako diskriminazio garbia dena”. argia.eus/argia-astekari…