Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) 's Twitter Profile
Maite Berriozabal Berrizbeitia

@maite_ber

Behin hasi nintzen berbetan, eta gaur arte.

ID: 322136621

calendar_today22-06-2011 17:56:00

2,2K Tweet

1,1K Takipçi

1,1K Takip Edilen

Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) 's Twitter Profile Photo

- Zergatik ez zara etorriko? - Ez daukadala joateko gogorik. - Hobe zenuen aitzakia bat asmatu. - Hobe zenuen ez galdetu. - Ados. - Ni ez.

Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) 's Twitter Profile Photo

Telefonoz deitzea, intimoegia. Audio bat, zuzenegia. Mezu bat, hotzegia. Dena da apur bat larregia eta ezerezegia. Azkenean, zailena beti da egia.

Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) 's Twitter Profile Photo

Euriak baleki zenbat aitzakia eman dizkigun. Baleki euriak zenbat elkarrizketa deseroso erraztu dizkigun. Euriak baleki zenbat egun txar leporatu dizkiogun. Baleki euriak zenbat aterpe eskaini dizkigun. Euriak bagenki...

Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) 's Twitter Profile Photo

- Haserretu egin gara. - Berriro? - Bai, baina oraingoan betiko. - Betiko? - Bai, berriro. - Betikoa berriro orduan. - Bai, betiko berriro.

Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) 's Twitter Profile Photo

- Ez nizun egia osoa esan. - Egia zati bat zuk daukazu oraindik orduan. - Esan nahi nizun ez dakizula egia osoa. - Egia zati bat daukazu zuk eta bestea nik. Bion artean, osoa. - Ez dauka zentzu handirik horrek. - Egia osoa konta dezakezula pentsatzeak ere ez.