Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile
Kafe Antzokia

@kafeantzokia

Euskaldunon eta gure kultura sorkuntzaren topalekua Bilbon. Basque venue in Bilbao kafeantzokia.eus

ID: 12714382

linkhttp://www.kafeantzokia.eus calendar_today26-01-2008 10:12:02

5,5K Tweet

13,13K Takipçi

2,2K Takip Edilen

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Granadako Lagartija Nick taldeak 35 urteko ibilbidea ospatzen du "Eternamente en vivo" lanarekin. Rock esperimentala, poesia eta flamenkoa uztartzen dituen talde mitikoak zuzenean grabatutako lan honetan euren esentzia gordina berreskuratu du.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Aramu, Maruri‑Jatabeko boskote gaztea da, indie, rock eta punk ikutuak nabarmentzen dira bere kantuetan. Aurten euren lehen EPa argitaratu dute, "Ostabe Zu" izenekoa, sei abestiz osatua. Erritmo solteak, kitarra biziak...Larunbatean zuzenean izango ditugu Enbata Loraderekin.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Ziggy Alberts abeslari eta konposatzaile australiarraren folk eta pop doinuak izango ditugu asteartean zuzenean. "Dancing in the Dark" deitzen da bere lanik berriena. Kalean jotzen hasitako musikaria egun nazioarteko eszenan erreferente bilakatu da.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

🎙️ Amann & The Wayward Sons bueltan dira eta doinu biziak dakartzate berriz. "When The Day Goes Slow" diskoaren jarraipena izango dena 2026an kaleratuko dute, taldearen 10. urteurrena ospatzeko. Blues, soul eta rock doinuak nahasten dituzte bere kantutegian .

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

1970eko hamarkadaren hasieran ENARAk taldeak euskarazko rock eta folk doinu berritzaileak sortu zituen, diktaduraren itzalean. Urte gutxiren buruan desagertu ziren, baina haien aztarna bizirik dago. Beñat Iturriozek zuzendutako dokumentalak taldearen historia argitara dakar.

Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko gara erakusten ez dela guztiz egia.

Txuma Murugarren 90. hamarkadan Sasoi Ilunak taldearen buru izan genuen. 2000. urtean bakarkako bidea hasi zuen “Nire leihoak” lanarekin. Orain bere disko berria den “Hemen beharko luke”aurkeztuko digu. Soinuan berrikuntza eta introspekzio handiagoa uztartzen ditu.

Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarra 2013an sortu zen eta ordutik bere rock indartsu eta biziak oihartzun handia lortu du Euskal Herritik harago ere. Beraiekin GAILU arituko da. Elektronika, hip-hopa eta punka batzen dituzte bere kantuetan,

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

THALIA ZEDEK musikari estatubatuarrak bere ibilbide sendo eta zirraragarria berresten du bere disko berriarekin. 80ko hamarkadan Come taldearekin ezagutu genuen, gerora bakarkako bidea eraiki du eta bere ahots urratu eta samurraren bidez.

Lord Bishopek energiaz eta izaeraz beteriko proposamena dakar rockaren sustrairik gordinenei erreparatuz. Blues, funk eta hard rockaren arteko nahasketa indartsua eskaintzen du, Hendrix, Led Zeppelin eta James Brown-en oihartzunekin.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Sam Garrett kantariak espiritualtasunetik eta introspekziotik edaten duen folk eta soul ukituko musika sortzen du. Gaur iluntzean zuzenean izango dugu.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

"Esc" Galder Izagirreren bakarkako lehen lana da. Erregistro ezberdinetan mugitzen da, post-punk elektronikoa, kraut-rock doinuak, soinu organiko eta sintetizadoreen arteko uztarketan ere murgilduz. Gaur zuzenean ikusteko aukera izango dugu.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Los Estanques eta El Canijo de Jerez elkartu dira disko berezi eta esperimentala sortzeko: kolore, erritmo eta poesiaz beteriko bidaia musikala. Doinu psikodelikoen eta flamenkoaren arteko topaketak energia berezia sortu du estiloen mugak lausotuz.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

The Watch Plays Genesis taldeak Genesis talde mitikoari omenaldirik zintzoena egiten dio. 70eko hamarkadako rock progresiboaren espiritua berpiztuz, taldeak soinua eta eszenaratzea perfekzioraino zaintzen ditu, Peter Gabriel eta Phil Collinsen garaiko giro magikoa berreraikiz.

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

BALTSEOAN ibiliko gara abenduaren 12an eta 19an. Gabonetako lagun arteko bazkarien ondorengoa. Arrasatsalde pasa. Djak, musika eta dantza...baltseoan edo soltean….bakarrik edo lagunekin. Jai giroa izango dugu arratsalde-iluntze-pasa egiteko. Zabaldu kuadrillan, lanekoen artean,

US Rails talde estatubatuarrak berriro ere erakutsi digu rock klasikoaren eta americana soinuaren arteko maisutasuna bere azken diskoan. Filadelfia hiriko bost musikarik osatutako taldeak ahotsen edertasuna eta 70eko hamarkadako folk-rockaren arima uztartzen dituzte,

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Rufus T. Firefly taldea berezkoa duen soinu unibertsoa sendotzen ari da, pop psikodelikoaren eta rock atmosferikoaren arteko eremuan. Gaur aurkeztuko duten disko berrian soinuaren bilaketa estetiko eta emozional sakona proposatzen dute,sintetizadore hipnotikoak, erritmo sendoak..

Ostiral eta larunbatean izango dugu gurean Zahara. Bere ibilbidean etapa berri bati ireki dizkio ateak, nortasun pertsonal eta artistikoaren adierazpen ausartarekin. Bere azken lanean pop elektronikoaren eta poesia intimoaren arteko oreka bilatzen du,

Kafe Antzokia (@kafeantzokia) 's Twitter Profile Photo

Kafe Antzokiaren 30. urteurren ospakizunekin jarraituz datorren abenduaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan LAGUN ARTEAN KANTARI saio berezia izango dugu. Kantuan, lagun artean ibiliko gara gonbidatu ugarirekin. Ez galdu! Doako sarrera aforoa bete arte.

Kafe Antzokiaren 30. urteurren ospakizunekin jarraituz datorren abenduaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan LAGUN ARTEAN KANTARI saio berezia izango dugu. Kantuan, lagun artean ibiliko gara gonbidatu ugarirekin. Ez galdu!

Doako sarrera aforoa bete arte.