Jokin Sagarzazu
@jsagarzazu
Kazetaria/Journalist
[email protected]
ID: 206627773
http://www.berria.eus 23-10-2010 11:02:43
421 Tweet
212 Takipçi
1 Takip Edilen
Oiartzualdean, piketeak autoetan doaz batetik bestera. Itxuraz, Bidason baino zertxobait gehiago nabari da grebaren eragina pabilioietan. #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Pasaiako portuan, kamioien sartu-irtenean ez da alde handirik nabari; bai, ordea, barruko pabilioietan. Guardia Zibila ari da sarrera zaintzen. #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Donostian, Garbera merkataritza gunean bi irudi: Eroski supermerkatua ixita, kate handietako denda eta kafetegi gehienak, aldiz, irekita edo ateak itxita piketeak noiz pasatu zain. Bezerorik, apenas. #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Martuteneko 27 Poligonoan, lehen orduan baino jarduera handiagoa. Piketerik ez. Aparkalekuetan auto ugari. Dena den, pabilioi gehienak itxita; tailer eta denda batzuetan nabari da lanean ari direla. #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Donostiako autobus geltokian, jende gutxiago, baina, oro har, ohiko martxan. Zerbitzu guztiak irekita. #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Manifestazioa hasi aurretik, San Martin mekatuak duen itxura. Kanpoan, Fnac zabalik, Zara itxita (barruan lanean). Erdiguneko kaleetan, denetik, baina, bereziki, dendak irekita. Piketeak ateetan. Batzuk ixten, gehienak ez. Merkatuko ateak itxi dituzte. #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Zutabeak Artzain Onera iristen. Jendetza zain. Laster abiatuko da Donostiako manifestazioa. Igor Arroyo (LAB SINDIKATUA): "Hemen dago herria" #U30GrebaOrokorra Berria.eus
Ehunka lagun Ermuan, Zaldibarreko zabortegian gertatutako argitzeko eta erantzukizunak eskatzeko martxan. Eitzaga auzoan bat egingo dute Eibarreko eta Elgetako zutabeekin. Udaletxetik pasatu berritan, ate joka hasi dira herritar batzuk. #ZaldibarArgitu Berria.eus
Manifestaziotik ikus daitezke zabortegiko keak. "Herriak ez du barkatuko oihuak". Turuta hotsak eta txaloak, luizian desagertutako bi langileen senideentzat. Haiek daramate pankarta. #ZaldibarArgitu Berria.eus
Ermuko eta Eibarreko martxek bat egin dute, txalo artean. Eitzaga auzora doaz elkarrekin. Jendetza. #ZaldibarArgitu Berria.eus
Luiziaren paretik pasatu da pankarta. Grua batzuk ikus daitezke errepidean lanean. "Urkullu non zaude?" eta "Zaldibar argitu" oihuak. #ZaldibarArgitu Berria.eus
Eitzagako bizilagunek Euskal Herri osotik jasotako babesa eskertu dute, eta neurriak eskatu dituzte halakorik berriro gerta ez dadin. "Informazio zehatza eta gardena nahi dugu". Azterketa medikurik ez dietela egin salatu dute. #ZaldibarArgitu Berria.eus
"Espero dugu presio honen eraginez lanean serio jartzea eta gure senideak hortik ateratzea". #ZaldibarArgitu Berria.eus
Duela 50 urte, gaurko egunez, frankismoak epaitegi militar baten aurrera eraman zituen hamasei euskal ekintzaile, eta heriotza zigorra eskatu zuen seirentzat. Kontu honetan, txioz txio, denbora errealean kontatua Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna #burgos1970 berria.eus/albisteak/1905…
Giroa berotzen ari da. ADEGI -ren egoitza "okupatutako" LAB SINDIKATUA-ko kideei ez diete eraikinetik ateratzen utzi. Berria.eus
🟢 Klima eta natura krisiari buruzko podcasta abiatu du BERRIAk: #Kinka. Lehen saioan, @ekotopaketak izan ditu hizpide Nagore Arin gidariak. Hiztegian, 'tipping point' direlakoak, eta aholkuen atalean, ura, @olatzartola eta Gorka Egia bidelagun! 💦 Entzun: berria.eus/podcast/kinka/…
Gipuzkoako Batzar Nagusietara iritsi da baserritarren traktore martxa. 200 bat lagun zituzten zain. Ordezkari politikoei zortzi orriko aldarrikapen zerrenda bat emango diete. Azpimarratu dutenez, eskera horiek lurraldeko arazo zehatzekin dute lotura. Berria.eus