Edurne Begiristain
@ebegiristain
BERRIAn kazetaria
ID: 194090853
23-09-2010 12:13:49
3,3K Tweet
1,1K Takipçi
2,2K Takip Edilen
Gasteizko Errota auzoan, lokaletan bizi direnen aurka manifestatzen hasi dira zenbait auzokide. Auzo elkarteek ohartarazi dute hainbat sektore politiko protestez baliatzen ari direla jatorri atzerritarreko herritarrak «kriminalizatzeko». Edurne Begiristain berria.eus/euskal-herria/…
Etxebizitzaren arazoa gero eta larriagoa da. Hotzaldiarekin batera, larrialdiko aterpeak eta baliabideak indartu dituzte administrazioek, baina hainbat eragilek salatu dute gabezia handia dagoela hortik harago. Leire Casamajou Elkegarai Olatz Silva Rodrigo Ion Orzaiz berria.eus/euskal-herria/…
Plateruena berriro abiarazteko prozesuan esku hartu duen kultur mahaia ez dator bat Durangoko Udalak ondu duen proiektuarekin, eta bere jarduna etetea erabaki du. Kudeaketa komunitarioan ardazturiko Plateruena bat irudikatu zuten. Edurne Begiristain berria.eus/kultura/ez-da-…
Anbulantzia zerbitzua ezinbestekoa da Euskal Herrian. Haren egungo kudeaketak, baina, agerian utzi ditu zerbitzuak izan ditzakeen hutsuneak. Egoera ikusita, eragile batzuek publiko egitearen alde egin dute. Leire Casamajou Elkegarai Ion Orzaiz Olatz Silva Rodrigo berria.eus/euskal-herria/…
Arabako Mendialdean dago Lagran, eta zaharkitzea du arazo nagusi: 174 biztanle ditu, 65 urtetik gorakoak hirutik bat baino gehiago. Garraio zerbitzu eskasa, enplegu falta eta etxebizitzaren arazoak traba dira biztanle berriak erakartzeko. Edurne Begiristain berria.eus/euskal-herria/…
Indarkeria matxista jasan duten emakumeak babesteko hainbat bide daude Euskal Herrian. Horiek huts egiten dutela azpimarratu dute zenbaitek, ordea, eta instituzioen ardurarik eza eta koordinazio falta salatu. Isabel Jaurena berria.eus/euskal-herria/…
David Lynch zinemagile estatubatuarra hil da. ‘Blue Velvet’ eta ‘Mulholland Drive' filmak zein ‘Twin Peaks’ telesaila ondu zituen. 78 urte zituen. Ainhoa Sarasola berria.eus/kultura/david-…
Euskal sortzaileen lan baldintza «prekarioei» buruzko inkesta kaleratu du Lanarteak. Dituzten zailtasunez aritu dira BERRIArekin Josune Velez de Mendizabal, Patxi Zubizarreta, Areta Senosiain eta Beñat Gaztelumendi. Edurne Begiristain berria.eus/kultura/sormen…
Buesa Arenara bidean da Maccabi eta Israelen aurkako manifestazioa. «Boikot Israel, Palestina askatu!» bezalako oihuak entzuten dira. Berria.eus
Bost urte bete dira COVID-19ak dena hankaz gora jarri zuenetik. Ikasi al ditugu orduko ikasgaiak? Berriz gerta liteke? Prest gaude? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara, Ana Galarraga Aiestaran [email protected] microBIO There is No Planet B eta Miren Basaras bidelagun hartuta berria.eus/euskal-herria/…
COVID iraunkorra duten gaixoek bizitza normala berreskuratu ezinda jarraitzen dute: osasun makalarekin eta arreta egokirik gabe. Osasun sistemaren eta gizartearen «abandonua» salatu dute Isabelle Delgadok eta Ianire Alkortak. Edurne Begiristain berria.eus/euskal-herria/…
Pilar Rodriguez Ledo adituak dioenez, oraindik ez da jakina zer mekanismo fisiopatologikok eragiten duten COVID iraunkorra. Hona gaitza, lau gakotan👇 Edurne Begiristain berria.eus/euskal-herria/…
Emakumeen abaro eta feminismoaren akuilu izateko sortu dira emakumeen etxeak Euskal Herrian. Feministen eta udalen arteko lankidetzan oinarritu dira asko. Bost urte bete dituzte Iruñekoak eta Gasteizkoak. Edurne Begiristain Ion Orzaiz ¡ berria.eus/euskal-herria/…
Xanti Arrietaren ‘Gernikak. Begiradak’ erakusketa zabaldu dute Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean. Gerraren krudeltasuna islatu du euskal kulturako hainbat pertsonaren ekarpenek lagunduta. Edurne Begiristain berria.eus/kultura/begira…
Tratu txarrak ematen dituen aitaren erregimen bisitak ez mugatzeak seme-alabengan ondorio kaltegarriak dituela ohartarazi du Pablo Nievak. Adingabeek «atxikimendu arazo larriak» garatzen dituztela, eta indarkeria normalizatzen dutela dio. Edurne Begiristain berria.eus/euskal-herria/…
Txopet taldeak bigarren lana kaleratu du: ‘Ostabe zuloan’. Lau kantaz osatutako EPa da. Aurreneko lanaren bidean sakondu du taldeak Edurne Begiristain berria.eus/kultura/txopet…
Arabako Foru Aldundiak ez du Gasteizko Amarika aretoa itxiko. Berria.eus Edurne Begiristain berria.eus/kultura
Downen sindromea dutenek hesiak eraisten jarraitu nahi dute. 30 urte bete ditu Downen sindromea dutenak eta haien familiak laguntzeko Arabako elkarteak. Edurne Begiristain berria.eus/euskal-herria/…