Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile
Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna

@berria1970

1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua. @berria egunkariak sortu du kontu hau, epaiketaren inguruan gertatu zirenak zuzenean bezala kontatzeko.

ID: 1331557893091495936

linkhttps://www.berria.eus/albisteak/190530/burgosko-prozesua-1970etik-zuzenean.htm calendar_today25-11-2020 11:18:54

533 Tweet

681 Followers

743 Following

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Ofiziala eta atzeraezina da indultua: Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu du Gorostidiri, Uriarteri, Izkori, Onaindiari, Larenari eta Dorronsorori heriotza zigorrak kommutatzen dizkien agindua. Preso jarraituko dute, baina bizirik. #burgos1970

Mundu osoko egunkari askok eraman dute indultuaren berria azalera. Espainiako prentsak Francoren «eskuzabaltasuna» nabarmendu du beste ezeren gainetik. #burgos1970 #lehena

‘The New York Times’ egunkariak nabarmendu du Franco diktadoreak azkeneko 30 urteetan izan duen «krisi politikorik serioena» izan dela, eta azalean zutabea eman dio exekuzioen barkamenaren berriari. #burgos1970

Auzipetuek gutun hau idatzi dute, herriari eta munduari eskerrak emateko eta borrokan jarraitzeko dei bat egiteko. Urtarrilean zabalduko da ‘Burgosko hamaseien’ gutun hau:

Urtarrilaren 11n, bereizi eta sakabanatu egin zituzten Burgosko hamaseiak: Bittor Arana eta Unai Dorronsoro Puerto de Santamariara eraman zituzten; Mario Onaindia eta Teo Uriarte, Caceresera; Goio Lopez eta Xabier Izko, Kordobara;...

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

...Josu Abrisketa eta Xabier Larena, Alacantera; Arantxa Arruti, Ione Dorronsoro eta Itziar Aizpurua, Alcalara; Jon Etxabe eta Julen Kaltzada, Zamorako apaizen kartzelara; eta Jokin Gorostidi, Cartagenara, non bakartuta eduki baitzuten lau urtez. Hortik aurrerakoa, historia da.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Auzipetuetako bik Segoviako kartzelako ihesaldian parte hartu zuten, 1976an (Bittor Aranak eta Enrike Gesalagak); harrapatu egin zituzten. Gehienak 1977ko amnistiarekin atera ziren kalera, eta beste batzuk erbestera bidali zituzten urte hartan, amnistiatu aurretik.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Ibilbide politiko askotarikoak egin zituzten auzipetuek hurrengo urteetan. Asko ETArekin kritiko agertu ziren. Horra auzipetuek egindako ibilbideak, labur: Josu Abrisketa atxilotu egin zuten 1983an, Ipar Euskal Herrian, eta Panamara deportatu zuten. Handik Kubara joan zen.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Itziar Aizpurua HBko kidea izan zen. 1998an berriro atxilotu zuten, Mahai Nazionaleko kide zela, eta bi urte egin zituen kartzelan. Bittor Arana CCOO sindikatuan jardun zen; 2004an hil zen. Arantxa Arruti HBko eta EH Bilduko militante izan da.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Enrike Gesalaga ere LKIn ibili zen. Frankismoaren aurkako Argentinako kereilaren bultzatzaileetako batzuk dira Etxabe eta Gesalaga. Jokin Gorostidi HBko Mahai Nazionaleko kidea izan zen, eta Aizpuruarekin batera atxilotu zuten, 1998an; 2006an zendu zen.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Xabier Izko EIAko kide egin zen, eta Euskadiko Ezkerrekoa gero. Alderdia utzi zuen PSErekin bat egitea erabaki zutenean. Julen Kaltzada AEKn eta euskalgintzan aritu zen kartzelatik atera zenean; Korrikaren asmatzaileetako bat izan zen. 2017an hil zen.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Antton Karrera LKIn hasi zen kartzela utzitakoan, eta Ezker Batuan gero. Xabier Larena Euskadiko Ezkerreko militante izan zen; euskara irakasle ibili zen politika utzitakoan. Goio Lopez Irasuegi EIAn hasi zen, eta, gero, HBko kide izan zen; 1988an hil zen.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Mario Onaindia EIAko idazkari nagusia izan zen aurrena, Euskadiko Ezkerrekoa ondoren, eta PSE-EEko buruetako bat gero; 2003an hil zen. Teo Uriartek bide bera egin zuen, baina PSE-EE utzi, eta, geroztik, Ciudadanosen inguruan ibili da azkeneko urteetan.

Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna (@berria1970) 's Twitter Profile Photo

Telesforo Monzonek ‘Irabazi dugu’ kantua idatzi zuen Burgosko Prozesua bukatu eta handik gutxira. Lupek eta Urkok musikatu eta argitaratu zuten, bakoitzak bere aldetik, 1978an. Hau da Urkoren bertsioa: badok.eus/euskal-musika/…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Burgosko Prozesua txiotan jarraitu du BERRIAk, 50 urte geroago. Abendu osoan egin du kontakizuna. Hura gogoratzeko, Burgosko Prozesuak 50 urte. Zuzeneko kontakizuna kontuak emandakoa irakurri #burgos1970