Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile
Game Erauntsia

@gamerauntsia

Zaletasun berdin batek bildu gaituen komunitate bat gara. Euskal bideojokalari taldea gara gu, Game Erauntsia.

ID: 2663678179

linkhttp://gamerauntsia.eus calendar_today20-07-2014 17:14:16

9,9K Tweet

1,1K Takipçi

522 Takip Edilen

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🏰 EUSKARAZKO BIDEOJOKO BERRIA🔥 Euskara Dead Cells saritura iritsi da Josu Igoa zaleari esker! PCko jokoa eta bere DLC guztiak euskaratu ditu; gainera, Steam Workshop bidez erraz batean instala daiteke itzulpena. #Bideojokoak #DeadCells #Euskara gamerauntsia.eus/bloga/dead-cel…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🏁 🏎️ Bitxia baldin bada ere, ez dugu F1 26 jokorik ikusiko, aurreko titulua arrakasta hutsa izan den arren. Horren ordez, DLC bidez iritsiko dira hurrengo denboraldiko berritasunak. #Bideojokoak #F1 #Lasterketak gamerauntsia.eus/bloga/f1-25-20…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🎙️ 🎮 Astelehen euritsuari aurre egiteko, Game Erauntsia irratsaioa da bidea! 17:30ean Twitch|en egongo gara bideojokoen gaurkotasuna errepasatzeko... eta 2025eko titulurik onenei buruz hitz egiteko! #Bideojokoak @NaizIrratia #Euskara

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🃏 🦇 Vampire Survivorsen unibertsoa hedatzera dator Vampire Crawlers karta jokoarekin. Ziegak esploratzen eta konbo amaigabeak jaurtitzen ibiliko gara Vampire Survivors 🦇 garatzailearen titulu berrian. #Bideojokoak #VampireCrawlers #VampireSurvivors gamerauntsia.eus/bloga/vampire-…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🎙️ 🎮 Game Erauntsia irratsaioa grabatzeari ekingo diogu Twitch|en. Etorri gurekin! Gaurko saioan: 🏆 #TheGameAwards hautagaiak 🌑 Elden Ring Nightreign 👀 Euskarazko bideojokoak #Bideojokoak @NaizIrratia #Euskara twitch.tv/gamerauntsia

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🐐 🛶 Little Nightmares bikainen garatzaileek antzeko bideari ekingo diote REANIMALekin. Beldurrezko abentura kooperatiboa PC, PS5, Switch 2 eta Xbox Series gailuetan estreinatuko da. #Bideojokoak #REANIMAL #Beldurra gamerauntsia.eus/bloga/reanimal…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

⚔️ ⛏️ Ekainean Riot Gamesek bertan behera utzitako Hytale proiektua berreskuratu dute jatorrizko egileek. Minecraft eta The Elder Scrolls uztartzen dituen abentura aurretiazko sarbidean estreinatuko da "laster". #Bideojokoak #Hytale #RPG gamerauntsia.eus/bloga/hytale-r…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🗡️ 🌕 Borroka ikusgarriak, magia eta ezpatak agintzen ditu Tides of Annihilation txinatarrak. PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan kaleratuko da. #Bideojokoak #TidesofAnnihilation gamerauntsia.eus/bloga/tides-of…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

❎ 🌁 Silent Hill 2 Xbox gailuetan estreinatu da, ustekabean. Berregiteak ikaragarrizko balorazioak jaso ditu, iazko jokorik onenen artean kokatzea lortuta. #Bideojokoak #SilentHill2 #Xbox gamerauntsia.eus/bloga/silent-h…

NAIZ irratia (@naizirratia) 's Twitter Profile Photo

Clair Obscur: Expedition 33, Death Stranding 2, Hollow Knight: Silksong... Norentzat izango da #GOTY saria? Game Erauntsia irratia.naiz.eus/eu/info_irrati…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🚄 🗼 Begirada bakarrean erakartzea lortzen duen indie joko horietarikoa da Undercoders estudioaren lan berria. 2026ko udaberrian argitaratuko da Denshattack! PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan. #Bideojokoak #Denshattack #Indie gamerauntsia.eus/bloga/denshatt…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

📍 🐝 Tokiko Studio 🐝 Kofoin Early Access on Steam 🐝|k bere lehen bideojokoa aurretiazko sarbidean estreinatu du. Kofoin - Swarm Defense Steam zein itch.io saltokietan aurkituko dugu, eta euskara dago bere hizkuntzen artean. #Bideojokoak #Kofoin #Euskara gamerauntsia.eus/bloga/kofoin-a…

Tokiko Studio (@tokiko_studio) 's Twitter Profile Photo

Milesker artikuluagatik! Bai, nire lehen indie bideojokoa da, eta badakit oraindik gauza asko dagoela egiteko, baina *oso* harro naiz bideojoko bat euskaraz argitaratzeaz! Ni neu euskaldun berria naizela kontuan hartuta ☺️

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🎮 👀 Larunbatean Galdakaon izan ginen Itxi Pa(r)kean ekimenean Gamer Gelak prestatzen! Bideojokozale gaztez inguratuta, euskaratutako tituluez gozatzeko aukera eduki genuen. #Bideojokoak #GamerGela #Euskara

🎮 👀 Larunbatean Galdakaon izan ginen Itxi Pa(r)kean ekimenean Gamer Gelak prestatzen!

Bideojokozale gaztez inguratuta, euskaratutako tituluez gozatzeko aukera eduki genuen.

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara
Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🦩 🕸️ Tasio Sudupe Hollow Knight: Silksong|en mundu latzean barneratu da jadanik: bigarren ekitaldiko bizipenak eskaini dizkigu zuzenean. Toribio iruzurgilea ote... edo kontuan hartzeko borrokalaria? #Bideojokoak #HollowKnightSilksong #Jokaldia gamerauntsia.eus/gameplayak/hol…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🧅 BIDEOJOKO BERRIA EUSKARAZ👩‍🍳 Familiak barre algara artean suntsitzen dituen Overcooked dibertigarria euskaratu dugu! Abentura multijokalari arrakastatsuaren PCko bertsioa itzul dezakezu sukaldean borrokatzeko. #Bideojokoak #Overcooked #Euskara gamerauntsia.eus/bloga/overcook…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

📅 👾 2025 amaiera bideojoko handiekin gozatuko dugu. Metroid Prime 4: Beyond, Skate Story edo Octopath Traveler 0 iritsiko zaizkigu, besteak beste, urteko azken egunetan. #Bideojokoak #Estreinaldiak gamerauntsia.eus/bloga/abendua-…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🗣️ 🎙️ Abenduak bideojoko ugari ekarriko dizkigu, eta horiek izango ditugu hizpide @NaizIrratia|ren gaurko Game Erauntsia irratsaioan! Badakizue nola funtzionatzen dugun: 17:30ean Twitch plataforman abiatuko dugu zuzenekoa. Animatu! #Bideojokoak #Euskara

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🎮 👀 Bideojokoen eztanda ikusiko dugu aurtengo Durangoko Azoka|n! Gamer Gelan euskarazko bideojokoak ezagutzeko aukera egongo da, eta bideojoko sortzaileen aurkezpenak ere ikusiko ditugu Kabi@|n. #Bideojokoak #GamerGela #60DA gamerauntsia.eus/bloga/durangok…

Game Erauntsia (@gamerauntsia) 's Twitter Profile Photo

🎙️ 🎮 Game Erauntsia zuzenean da! Etor zaitezte gurekin. Gaur: 📅 Abenduko estreinaldian 🎮 Durangoko Azoka 👩‍🍳 Overcooked, euskaraz! #Bideojokoak @NaizIrratia #Euskara twitch.tv/gamerauntsia