Egoitz Garmendia
@egoitzgv
Herria, hizkuntza, natura eta askatasuna.
Otxandioko Alkatea
ID: 1435926195837841410
09-09-2021 11:21:21
25 Tweet
39 Followers
98 Following
Oionen, GR38 Ardoa eta Arrainaren ibilbidearen aurkezpenean. 4.etapa Otxandion bukatzen da, eta 5.a bertan hasi. Herriko komertzioa eta ostalaritza indartzeko aukera. Otxandioko Udala #bizigurazbetie
1936an Otxandio bonbardatu zuen Angel Salas Larrazabaleri domina eta kondekorazio guztiak kentzeko eskatu du EHBILDUk Madrilgo senatuan. Mila esker EH Bildu Congreso - Senado Josu Estarrona Elizondo Idurre Bideguren Gabantxo gure herriaren duintasuna defendatzeagatik. #Andikona #Otxandio
Otxandiokoa izan zen euskal herritarren aurkako lehen bonbardaketa: uztailean 89 urte beteko dira herria suntsitu zuen sarraskitik. Angel Salas pilotuari dominak kentzeko lanean jarraitzeko bildu dira Idurre Bideguren Gabantxo senataria, Iker Casanova batzarkidea eta Egoitz Garmendia alkatea.
Onartezina da 89 urteren ostean Otxandioko bonbardaketaren arduradun nagusietako batek aitortza guztiak mantentzea. Otxandion bildu gara Egoitz Garmendia alkatearekin eta Iker Casanova|rekin sarraskiarekin lotuta Senatuan aurkeztu ditugun ekimenetan sakontzeko.